Irutxuloko Hitza's Avatar

Irutxuloko Hitza

@irutxulo

Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak. https://irutxulo.hitza.eus/

419
Followers
33
Following
5,691
Posts
14.11.2024
Joined
Posts Following

Latest posts by Irutxuloko Hitza @irutxulo

Preview
Tantaren tortura Munduko tortura metodorik jasangaitzenetako bat omen zen ur tantarena: biktima buruz gora etzaten zuten eta bost segundoero ur tanta bat erortzen zitzaion kopetan.

Klik-klak | Kale egoeran zegoen beste pertsona bat hil da: tanta; etxebizitza ehuneko beste ez dakit zenbat igo da: tanta; beste gizon batek bere bikotekidea erail du: tanta; Elon Muskek beste ez dakit zenbat mila milioi dolar irabazi ditu: tanta...

13.03.2026 19:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Gipuzkoa Basketek eta Askatuak-ek bat egin dute Akordioak Askatuak saskibaloi taldearen 50 urteko ondare historikoa eta Gipuzkoa Basketen 25 urteko ibilbidea uztartzen ditu.

Gipuzkoa Basket eta Askatuak saskibaloi taldeek klub bakarra sortzeko erabakia hartu dute. Horrela, Askatuak Gipuzkoa Basket SAD izango da klubaren legezko izena, eta Askatuak Gipuzkoa kirol marka.

13.03.2026 18:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Aรฑargiren bazkide guztiek jasotzen dute Aรฑorgan sorturiko energia berriztagarria Bi instalazio fotovoltaikoak martxan jarri ondoren, hirugarren baten proiektua lantzen ari da komunitate energetikoa.

Bi instalazio fotovoltaikoak martxan jarri ondoren, hirugarren baten proiektua lantzen ari da Aรฑorgako Aรฑargi komunitate energetikoa.

13.03.2026 17:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Indarrak neurtzeko norgehiagoka izango da Realarentzat Real Madril hartuko dute neskek Zubietan, eta mutilek Osasuna, Anoetan. Txuri Urdinek, berriz, finalera sailkatzeko neurketa erabakigarria izango du.

Kirol agenda | Real Madril hartuko dute neskek Zubietan, eta mutilek Osasuna, Anoetan. Txuri Urdinek, berriz, finalera sailkatzeko neurketa erabakigarria izango du.

13.03.2026 16:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
ยซDonostiari motz geratzen zaizkio Korrikaren kilometroakยป Korrika iristeko egun batzuk baino ez dira falta, eta, Donostian, azken prestaketa lanetan murgilduta daude AEK-ko kideak.

๐Ÿ—ฃ๏ธ Elkarrizketa | Korrika iristeko egun batzuk baino ez dira falta, eta, Donostian, azken prestaketa lanetan murgilduta daude AEK-ko kide Aitziber Otegi eta Eider Hernandez. Aurtengoaren nondik norakoak eta Korrikatik haragoko erronkak azaldu dituzte.

13.03.2026 15:01 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
'Bizirauten 2.0'-ko laugarrena: arkitektoen rola egungo gizartean - Irutxuloko Hitza Gizakien eta izakien espazioaren diseinuaz arduratzen den zientzia eta artea da arkitektura. Ordea, nabarmen aldatu den ofizioa da historian zehar. [โ€ฆ]

Zein da arkitektoen rola gaur egungo gizartean?

'Bizirauten 2.0'-ko laugarren eta azkeneko saioan, arkitekturak gizartearen erronkei nola erantzun dezakeen aztertu dugu, Idoia Morenorekin eta Ander Gortazarrekin batera, Inaxio Esnaolaren eskutik.

๐Ÿ‘‰

13.03.2026 14:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Elke Karstenek Bera Beran jarraituko du Donostiako eskubaloi taldean jarraituko dutenak ere badira. Esaterako, Elke Karsten argentinarra. 2026-2027ko denboraldira arte berritu du.

Donostiako eskubaloi taldean jarraituko dutenak ere badira. Esaterako, Elke Karsten argentinarra. 2026-2027ko denboraldira arte berritu du.

13.03.2026 13:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Korrika Kulturaleko egitarauak, auzoz auzo Askotariko jarduerak antolatu dituzte Donostiako auzo gehienetan, Korrika Kulturalaren bueltan.

24. Korrika Donostiara hilaren 25ean helduko da, baina horren aurretik eta ondoren, askotariko jarduerak antolatu dituzte Korrika Kulturalaren bueltan. IRUTXULOKO HITZAk auzoz auzoko egitarauak jaso ditu, eta hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.

13.03.2026 13:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Auzoan ez ezik, Araban ere hartuko dute Korrikaren lekukoa Martutenekoek 24. Korrikarako motorrak berotzen ari dira herritarrak Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Donostian ere, noski.ย 

Auzoan ez ezik, Araban ere hartuko dute Korrikaren lekukoa Martutenekoek, eta hara joateko autobusa eta egitaraua antolatu dituzte.

13.03.2026 12:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Astea laburrean x 11 Ostirala berriro eta hemen da Astea laburrean atalaren eduki berria. Asteburuaren atarian, bueltan gara, atzera begira egin, eta azken zazpi egunek emandakoa gainbegiratzeko.

Ostirala berriro eta hemen da Astea laburrean atalaren eduki berria. Asteburuaren atarian, bueltan gara, atzera begira egin, eta azken zazpi egunek emandakoa gainbegiratzeko. Uber, AZGAk jasotako isunak, zuhaitz landaketa, astearteko greba orokorra...

13.03.2026 12:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Gipuzkoa Basketek eta Askatuak-ek bat egin dute Akordioak Askatuak saskibaloi taldearen 50 urteko ondare historikoa eta Gipuzkoa Basketen 25 urteko ibilbidea uztartzen ditu.

Akordioak Askatuak saskibaloi taldearen 50 urteko ondare historikoa eta Gipuzkoa Basketen 25 urteko ibilbidea uztartzen ditu.

13.03.2026 11:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Energia burujabetzaren aldeko urratsak egiten ari dira Hitzaldi interesgarri bat izan zen abiapuntua, eta hiru urte geroago, Igeldoko Komunitate Energetikoa (IKE) aurkeztu dute.

๐Ÿ—ž๏ธ Hitzaldi interesgarri bat izan zen abiapuntua, eta hiru urte geroago, Igeldoko Komunitate Energetikoa (IKE) aurkeztu dute. 78 bazkide dituzte eta lau instalazio fotovoltaiko jarri dituzte martxan.

13.03.2026 11:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Talde onenaren Enlace Funk saria irabazi du Arima Soul taldeak Arima Soul talde euskaldunak 'Enlace Funk' aldizkari espezializatuaren Los Clinton sarietako bat jaso du: talde onenarena, hain zuzen ere.

Arima Soul talde euskaldunak, Donostia eta Zarautz artean sortutakoak, Enlace Funk aldizkari espezializatuaren Los Clinton sarietako bat jaso du: talde onenarena.

13.03.2026 10:41 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Carmen Adarraga saria jaso du Pukas Surfen sortzaile Marian Azpirozek Marian Azpiroz aginagarra omendu dute aurten Carmen Adarraga sariarekin, Donostiako Pukas Surf markaren sortzaileetako bat.

Carmen Adarraga saria jaso du Pukas Surfen sortzaile Marian Azpirozek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

13.03.2026 10:09 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 1 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
ยซKoherentziaยป eskatu dio EH Bilduk EAJri, Legebiltzarrean Amara Berriko topoaren auzian kontra bozkatzeagatik EH Bilduk Amara Berrin Topoa estali beharra aldarrikatu du Eusko Legebiltzarrean auzoko bizilagunek pairatzen dituzten zarata arazoak konpontzeko, eta, hortaz, [โ€ฆ]

EH Bilduk Amara Berrin Topoa estali beharra aldarrikatu du Eusko Legebiltzarrea, baina ez da proposamena onartu, โ€œEAJ PSErekin lerrokatu delakoโ€, kontrakoa botoa emanda. Udalaren esku geratuko da orain, beraz, proiektua garatzea.

13.03.2026 09:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Martxoaren 17an, greba orokorra ยซLan zentroak hustu eta kaleak betetzeko eguna. Gure aldarriak ozen oihukatzekoa. Patronalak eta gobernuek altxatutako harresia pitzatu eta eraisten hastekoaยป

Iritzia | 'Martxoaren 17an, greba orokorra', Pili Larraรฑaga Unanue, LABeko delegatua.

๐Ÿ”— Irakurri hemen:

13.03.2026 09:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Tranbia irauliak, odola eta dinamita: Donostiako greben historia bat - Irutxuloko Hitza Donostia postaletarako hiri gisa imajinatu zen XIX. mendean. Argazkietan bainuetxeak eta su artifizialak eta zezenak eta jolas parkeak erakusten badira [โ€ฆ]

๐Ÿ—ž๏ธ Tranbia irauliak, odola eta dinamita: Donostiako greben historia bat

Greba eta mota guztietako ยซbarrabaskeriakยป eginez โ€“Kasildak esango lukeenezโ€“, irabazi ditu bere eskubideak eta bizitzeko gaitasuna hiriko langile klaseak.

13.03.2026 08:10 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
GOE eraikinaren inguruko gaueko lanak ยซabisatu gabeยป egin dituztela salatu dute bizilagunek Basque Culinary Centerren Gastronomy Open Ecosystem (GOE) eraikina funtzionamenduan badago ere, inguruko lanak ez dituzte bukatu oraindik, eta, hain zuzen ere, gauez aritu dira bertan lan egiten bart.

๐ŸŽฅ GOE eraikinaren inguruko gaueko lan zaratatsuak ยซabisatu gabeยป egin dituztela salatu dute bizilagunek.

12.03.2026 17:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Metal gourmet jaialdia Donostia Prog-Tech Metal Festa bigarrenez hartu du Larratxo Kultur Etxeak, berriz ere, eskaintza bikoitzarekin eta aberatsarekin.

Kronika | Donostia Prog-Tech Metal Festa bigarrenez hartu du Larratxo Kultur Etxeak, berriz ere, eskaintza bikoitzarekin eta aberatsarekin.

12.03.2026 16:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
IRUTXULOKO HITZAk bat egingo du martxoaren 17ko greba orokorrarekin Bizitzaren garestitzearen jakitun, IRUTXULOKO HITZAko langileok bat egingo dugu greba deialdiarekin, herritar guztion bizitzak duintzearen alde.

Gure berri | IRUTXULOKO HITZAk bat egingo du martxoaren 17ko greba orokorrarekin.

12.03.2026 15:06 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Euskal Herriko hamaika konpainia izango dira dFeria jaialdian Hasteko egun gutxi falta direnean, euskal konpainien eta haien emanaldien aurkezpena egin dute gaur, Viktoria Eugenia antzokian.

Hilaren 14tik 18ra bitartean izango da XXXII. dFeria. Hasteko egun gutxi falta direnean, euskal konpainien eta haien emanaldien aurkezpena egin dute.

12.03.2026 14:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Bagerak salatu du euskararen aurkako ekimen juridiko ยซantolatuยป bat dagoela Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak kezka agertu du azken egunotan argitaratutako informazioen harira, eta salatu du euskararen aurkako ekimen juridikoak modu [โ€ฆ]

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak kezka agertu du azken egunotan argitaratutako informazioen harira, eta salatu du euskararen aurkako ekimen juridikoak modu koordinatuan sustatzeko estrategia bat egon daitekeela.

12.03.2026 13:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Putas Amak hirukoak 'Sindromeari' singlea plazaratu du Malakiasekin Letra iruzurtiaren sindromeari buruzkoa da, eta musikak 2000ko hamarkadako dantzalekuetan entzun ohi zena gogora ekar dezakeela diote.

Abesti berri bat aurkeztu du Egiako Putas Amak hirukoak: 'Sindromeari'. Oraingoan, Malakias ekoizle durangarrarekin elkarlanean osatu dute.

12.03.2026 12:35 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
llarrako etxebizitzak ยซurte eta erdiยป atzeratuko dira, sententzia berri baten ondorioz Illarrako hirigintza operazioak beste kolpe judizial bat jaso du. Epaitegiek argitu dute Donostiako Udalak ezin duela aurreko sententzia betetzat eman [โ€ฆ]

Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak adierazi du Udalak autoak agindutakoa โ€œonartu eta betekoโ€ duela, baina kritikatu du epaitegiak โ€œbiderik konplexuenaโ€ aukeratu duela. Urte eta erdi atzeratuko da 262 etxebizitzen eraikuntza.

12.03.2026 11:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
'Queremos Donostia. Zuk ere bai' kanpaina aurkeztu du PPk Donostiako PPkย 'Queremos Donostia. Zuk ere bai' kanpaina aurkeztu zuen atzo, Urumea pasealekuan eskainitako prentsaurreko batean.

PPk hirirako โ€œeredu integralโ€ bat aurkeztuko duela azaldu zuen Corominasek, baita nabarmendu ere bereziki bost arlo zehatzetan jarriko dutela fokua: etxebizitzan, segurtasunean, mugikortasunean, hiri mantentzean eta fiskalitatean.

12.03.2026 11:02 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Comexsoft enpresa donostiarrak jaso du EAEko Emprende XXI saria ComexSoft startup donostiarra aitortu dute Emprende XXI sarietan, EAEko "potentzial eta eragin handiena" duen enpresa berritzaile gisa. CaixaBankek eta Espainiako Industria eta Turismo Ministerioak bultzatutako lehiaketa da, Eusko Jaurlaritzaren eta BIC Gipuzkoaren babesarekin.

ComexSoft startup donostiarra aitortu dute Emprende XXI sarietan, EAEko โ€œpotentzial eta eragin handienaโ€ duen enpresa berritzaile gisa. CaixaBankek eta Espainiako Industria eta Turismo Ministerioak bultzatutako lehiaketa da.

12.03.2026 10:40 ๐Ÿ‘ 1 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Astebururako plan bila al zabiltza Donostian? Donostian astebururako plan bila bazabiltza, gure agendan kultur eta aisialdi jarduera aukeraketa zabala aurkituko duzu, baina, horrez gain, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.

๐ŸŽ‰ Astebururako plan bila al zabiltza Donostian?

Antzerkia, bertsolaritza, kontzertuak... askotariko kultur eta aisialdi eskaintza daukazu asteburuan Donostian.

12.03.2026 10:15 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Marko Usabiaga donostiarrak uko egin dio OCRko Europako Txapelketan parte hartzeari, Espainia ez ordezkatzeko Marko Usabiaga kirolari antiguatarra zeresana ematen ari da OCR oztopo lasterketetan, Euskal Herriko onenetarikoa baita dagoeneko.

Marko Usabiaga donostiarrak uko egin dio OCRko Europako Txapelketan parte hartzeari, Espainia ez ordezkatzeko: โ€œEspainiako kamisetarekin ez naiz aterako eta ez dut korrika egingoโ€.

12.03.2026 09:48 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Ekintzak sexualitateari buruzko hitzaldi batzuk bertan behera utzi ditu zenbait gurasoren kexen ondorioz Ekintza Ikastolak bertan behera utzi ditu sexualitateari buruzko zenbait hitzaldi, familietako batzuek ikasleei bideratutako zenbait saioen edukiari buruzko kexa adierazi ondoren. Donostitik egunkari digitalari gurasoetako batzuek adierazi diotenez, "edukia ezegokia" da 12 urteko nerabeentzat, "gauza gordinak" eta "inolako testuinguru afektiborik gabe" entzun zituzten.

Ekintza Ikastolak bertan behera utzi ditu sexualitateari buruzko zenbait hitzaldi, familietako batzuek ikasleei bideratutako zenbait saioen edukiari buruzko kexa adierazi ondoren.

12.03.2026 09:00 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0
Preview
Palestinaren aldeko eltze jotzea egingo dute, ostiralean Iranen aurkako ofentsibak komunikabideetan toki nabarmena hartu eta beste gatazka batzuk estali baditu ere, palestinarren aurkako erasoak aurrera jarraitzen du. Testuinguru horrena, Donostia Palestinak genozidioa salatu eta Israelgo gobernuarekin harremanen etetea eskatzeko eltze jotzea egingo du bihar. Bulebarrean elkartuko dira protesta zaratatsuarekin burrunba egiteko, 19:00etan.

Donostia Palestinak genozidioa salatu eta Israelgo gobernuarekin harremanen etetea eskatzeko eltze jotzea egingo du bihar. Bulebarrean elkartuko dira protesta zaratatsuarekin burrunba egiteko, 19:00etan.

12.03.2026 08:30 ๐Ÿ‘ 0 ๐Ÿ” 0 ๐Ÿ’ฌ 0 ๐Ÿ“Œ 0