Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1B) egin da. NeonSat-1A, bereizmen handiko kamera optiko batez hornitua, Hego Koreako gobernuaren Lurra behatzeko mikrosateliteen konstelazioaren gaitasunak probatzeko diseinatuta dago.
B1095 propultsatzailea 5garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 60 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Just Read The Instructions (II)" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroko, Hegoaldean dagoen Konplexuaren 4. eremuko (LA-4) SLS-2 (LS-43/94) plataforma izan da jaurtiketa gunea. AlSat 3B Lurra behatzeko satelite bat da, Txinako CASTek Aljeriako Espazio Agentziarentzat eraikia.
Azken jaurtiketak:
#Electron/Curie suziri bat, #NeonSat 1A satelitearekin.
#Falcon9 suziri baten #Starlink6 -101 misioa, #B1095 -5 propultsatzailea erabiliz, 29 sateliterekin.
#CZ2C suziri bat, #AlSat 3B Aljeriako satelitearekin.
#Espazioa